Portada

FRUTAK

Rubio, Antonio / Olaso, Xabier / Villán, Óscar Traducción: Olaso Bengoa, Xabier
KALANDRAKA/PAMIELA
09 / 2019
9788491721239
Euskera
ILARGIAN KULUKANTARI
INFANTIL: DE 3 A 4 AÑOS

Sinopsis

Animaliak liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide. Frutak liburuak, bestalde, gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolen bildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urtera bitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurle txikiaren begia hezi eta belarria eztituko duen irakurketa-erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan.

Bestalde, Oscar Villanen esku 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzeko modukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia; marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villanen beraren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren alde biak literarioa eta plastikoa doitzean datza KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu.

Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariketa poetikoa da. Gauzak horrela, bada, eskuinetik ezkerretara eta, goitik behera irakurri behar duela ikasiko du haurrak eta, halaber, orriak pasatzea bertsoen bilakaera dela.

Grafiak baino, irudiek berek hartzen dute berebiziko garrantzi komunikatiboa. Aise antzematen dira irudiak, eta hitzen antzera eratzen dira, silaba zenbatuekin. Bertsoen gisara eratzen dira: ordenatuak, neurtuak, erritmodun eta errimadunak. Haur-haurretatik bakarka irakur daitezkeen irudiak dira, finean.

Liburu bakoitza poema oso bat da eta ezaugarri hauen arabera ondua dago: haur kantutegiaren egitura poetikoaren baitan (bertso oktosilaboa, leloa eta zerrendatzea); tradiziozko kantutegiaren bitarteko poetikoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak) eta lehenengo adinekoen interesguneei erantzuten diete.

«Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.

PVP
9,50